XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskaltzaindiak maileguzko hitzei buruz bigarren Jardunaldiak egin ditu Uztaritzen.

Helburua ez da hitz zerrenda lexikoa, alegia onartzea, maileguzko hitz horiek zein grafiatan hartu behar genituzkeen eztabaidatzea baizik.

Euskarak, nahi eta ez, kanpotikakoak hartu behar ditu eta ari da hartzen, baina hartu, neurriz hartu behar, hizkuntzak bere muina galduko ez badu.

1959-an Euskaltzaindiak euskal hitzak zein diren mugatzeko eman erabakian, maileguzko hitz zaharrei buruz lehen-lehen urratsa eman zuen.

Euskararen lege fonetiko historikoak gorde behar dira, baina maileguzko hitzek erdaretan duten itxurari leialtasuna zor zaio, begiz ere sartzen bait dira hitzak.

Hortik sortzen zaio Euskaltzaindiari bat-batean eta erabat konpontzeko zaila ikusten duen auzi korapilatsua, eta premia.

Bi lege horiei ahalik eta zehatzen erantzutea da Euskaltzaindiaren eginbidea.

Zenbait aldiz, hitz mailegatuek inguru hizkuntzetan duten itxura aldatu behar dute gureganatzean, eta euskararen zenbait lege zaharrek amore eman beharko dute, beste askotan.